Eguzki-Alde baserria bota zuten atzo

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 9a, 01:00

Etxea bota bitarteko bi orduetan zubi txikia itxita egon zen.

Karabelgo urbanizazio berria egiteko lanak aurrera dijoaz. Han­karik gabeko zubi berria, uhol­deen kontrako lezoia, au­zoa eta inguruko erre­pi­deak lo­tu­ko dituen errotonda, etxe­bizi­tza berriak, bide­gorria... aurrei­kusten ditu proiektuak. Epe motzean dira zubi txikia bota eta berria egi­tekoak, eta lan horiek egin ahal izateko, ingu­ruan zeuden etxeak bota di­tuzte. Atzo Eguzki-Alde baserria bota zuten eta lanak iraun bitartean zubi txikia itxita egon zen. Azaroaren 21ean Karabel etxea eta haren ondoan zegoen etxe berriagoa bota zituzten.

40garren hamarkada bukaerako baserria
Urri bukaeran elkartu zen Kro­nika Antonio Otegi Otegirekin, Eguzki-Alde baserriko na­gu­sia­rekin. 75 urteko hernaniarra 9 ur­terekin etorri zen Oken­do­nea baserritik Karabelera, Eguzki-Alde baserrira; bertan bizitu izan da, orain gutxi arte Lasarte-Oriara joan ziren arte. Fabrikan egiten zuen lana Otegik, baina etxera bueltan, beti izaten omen zen zeregina baserrian: «ganadua zela, ba­ra­tza zela... 20 bat ardi, 6-7 be­hi, txerria, oiloak, astoa. Bara­tza haundia zuten eta base­rrian bertan saltzen zuten ber­tan egindako berdura asko: to­ma­tea, baina... Garai hartan etxeak egin izana ondo etorri zitzaigun, erostun gehiago ge­nituen eta». Otaegik Kro­nikari azal­dutakoaren ara­be­ra, errio­ra  begira egotearena ere, ez omen da gaurko kontua: «beti errioari erreparatzen; gauean ere bai makina bat aldiz. Urtean 2-3 uholde izaten ziren, eta haundienak, orain 65 bat urte inguru izan ziren. Izu­garria izan zen, hasi Ziku­ñaga mendiaren kontratik eta hau dena, Landare eta Flo­ridako urak bat egin arte».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!