Emakumearen Egunaren harira, argazki erakusketa bat jarri dute Aranon eta gaur da ikusteko azken eguna. Kontsejuan daude ikusgai.
Erase una vez... que no era izena du erakusketak eta egilea, Beatriz Albarran bilbotarra da. Argazki horietan, emakumeak protagonista diren ipuin klasikoak bildu ditu Albarranek eta ikuspuntu berria eman die; interpretazio desberdina eman die ipuin horiei. Obra horietan ohikoak diren estereotipoekin hausten du eta protagonistak askatu egiten ditu. Lotuta dauden roletatik askatzen ditu.