‘Comete Sarea’ egiteko plana, martxoan

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 9a, 01:00

Oiartzundik Hernanira, Comete Sarearen bidea egiteko aukera jarri du Mendiriz Mendi elkarteak martxoaren 23an. Atsegindegitik goizeko 08:00etan abituko dira, eta ibilbidea Larre Gainetik pasatzen dela aprobetxatuta, nahi duenak bertan bazkaltzeko aukera izango du; beti ere, aurrez abisatuta. Bazkalostean, buelta autobusean edo oinez egiteko aukera izango da. Ibilaldian parte hartu nahi dutenek aldez aurretik emango behar dute izena, bihar, ostegunean edo ostiralean, elkarteko bulegoan, 20:00etatik 21:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!