Txapela etxera ekartzeko asmotan gaur, Cisneros eta Rodriguez

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 21a, 01:00

Udaberri Torneoko finala jokatuko du gaur Ekaitz Cisneros eta Suharri Rodriguez bikoteak, 21:00etan Soraluzen, Antiguo Bikuña-Alberdi bikotearen aurka. Hernaniarrek partidu guztiak irabazita iritsi dira finalera, eta aukera badute txapela etxera ekartzeko. Hala ere, partidu gogorra espero da, lehenago ere neurtu baitituzte indarrak Antiguokoen aurka. Espero duten bakarra da eskuak baldintza onetan izatea. Bestalde, infantiletan partidu bat jokatuko da 20:00etan Hernanin: Macicior-Arizmendi/Larburu-Ezeiza.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!