Bikotekako mus txapelketan parte hartzeko zerrenda, ohar taulan

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 9a, 01:00

2014ko bikotekako mus txapelketan parte hartu nahi duten Peña Otañoko bazkideek izena eman behar dute aldez aurretik. Elkartetik jakinarazi dutenez, ohar taulan dago izena emateko papera, eta
epea martxoaren 20an bukatuko da. Txapelketa hilaren 25ean
hasiko da, gaueko 21:00etan. Partidak astero jokatuko dira, astearte eta ostegunetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!