Kontrakantxa Gaztetxea 2006an sortu zuten Hernaniko hainbat gaztek, lehenago Udal Eskola Jangela zegoen eraikina okupatu zutenean.
Ordutik denbora asko pasa da, eta Gaztetxeak fase desberdinak bizi izan ditu. Denboraldi bat bada itxita damakina, baina horrek ez du esan nahi barruan mugimendurik ez dagoenik. Aspaldi hasiak dira txukunketa lanak eta obrak egiten, eta laster berriro irekitzeko asmoa dute.
Asteartean, bilera
Pasa den astean ere egin zuten bilera bat, eta datorren asteartean, hilak 11, beste bilera bat egingo dute, 18:30etan Gaztetxean, bertako egoerari buruz hitz egiteko.
Obrak eta txukunketa lanak ere aspaldi hasi dituzte. Koadrila bakoitzak gaztetxeko gune bat konpontzeko ardura hartu du: barra, beheko areto haundia eta txikia, goikoa... Datozen egunetan ere jarraituko dute lan horiekin, eta koadrilaren batek laguntzarik behar izango balu, deialdia zabalduko lieke herriko gainontzeko gazteei.
Lan hauek guztiek jarrita dute bukatzeko data. Izan ere, Kontrakantxa Gaztetxea berriro irekitzeko asmoa dute, eta horretarako ari dira txukunketa lanekin. Bukatzearekin batera, festa haundi bat egiteko asmoa dute.
Maiatzaren erdialdera, irekiera eta aste osoko festa
Oraindik data zehaztu gabe badago ere, Kontrakantxa Gaztetxea maiatzaren 12aren bueltan irekitzeko asmoa dute.
Irekiera ospatzeko aste osoko festa bat antolatzea ere pentsatu dute. Ekintza bereziak prestatzen ari dira horretarako. Besteak beste, dokumentalen proiekzioa, argazki erakusketa eta kontzertua, edarietarako barra irekitzearekin batera.
Guztia zehaztu gabe dago oraindik, eta parte hartu nahi duten guztiek zabalik izango dituzte Kontrakantxa Gaztetxeko ateak.