Gaur 19:30etan jarriko dute pelikula, 4 eurotan, eta bihar,
berriz, 16:30etan, 2,5 euroren trukean (ikuslearen eguna).
Solomon Northup da pelikulako protagonista. 1850ean bizi izan
zen musikari beltz bat izan zen, New Yorken bizi zena. Gau
batean drogatu eta bahitu egin zuten, Louisianako platano
plantazio batean esklabo izateko saltzeko. Askatasuna
berreskuratu eta familiarekin berriro elkartzeko ikaragarrizko
arriskuei egin behar izan zien aurre.