Datorren igandean korrika proba polita dago jarria hernaniar guztientzat, neurri motxeko karrera, eta zelai-zelaia baitago prestatua. Gudarien plazatik abiatuko dira korrikalariak, goizeko 11:00etatik aurrera. Aurrean bost kilometro, berriz ere Gudarien plazan bukatzeko. Izena emateko aukera izango da, bihar bertan, 12 euroan.
Era guztietako sariak
Parte hartzaileentzat kamixetak izango dira eta zozketak: sagardotegiak, bazkariak, tratamenduak magnetismoa, kirol ekipamenduak, elementu biologikoak, eta abar. Sarituentzat Lurreko dendako produktu biologikoen loteak eta txapelak.
Libre! ekimenaren barruan
35/02 Epaiketa deitzen zaiona joan den asteazkenean bukatu zen, eta beste askoren artean, Hernaniko Juanpe Plaza eta Garin taberna zeuden sartuta. Epaiketa hori erabat politikoa dela salatu nahi du Libre! ekimenak, eta horretarako, eta sententziaren zai, hainbat ekintza antolatu dituzte. Horien artean, joan den asteazkenean Hernaniko Garin taberna aurrean kontzentrazioa egin zuten hainbat herritarrek, eta gogor salatu zuten epaiketa, «Libre! Epaiketa politikorik ez!» esaten zuen pankartarekin.