Abortoaren legearen kontrako oihuak, Emakumeen Eguneko aldarrikapenean

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 9a, 01:00

Aldarrikapena, aliantzak, festa eta elkar topatzea izan ziren ingredienteak atzo, Emakumeen Egunean. Marea moreak hartu zuen herria eguerditik aurrera, eta festa giroan aldarrikatu zituzten emakumeen eskubideak. Beste garai batzuetako oihuak berreskuratu eta lema gisa erabili zituzten atzo, abortuaren lege proiektua salatzeko. Marijira, triki-poteoa, bazkaria eta dokumentala izan ziren, atzoko plana.
Gaur Donostian korrituko den Lilatoian elkartuko dira ehundaka emakume. Eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzek bihar izango dute segida. Emakume Zentroak Despues de los 40... y soltera monologoa antolatu du, arratsaldeko 17:00etan, Biteri kultur etxean; sarrera debalde izango da. Asteartean berriz, Espazio hutsak antzezlanaz gozatzeko au­kera izango da Udal Liburutegian, 20:30­etan; Amaia Lasaren Geroaren Aur­pegia olerki liburuan dago oinarritua, eta aho­tsa, gorputz mugimendua eta musika dira osagaiak. Sarrerak Liburutegian bertan ari dira banatzen, debalde, eta gehienez bi pertsonako. Jasotzeko ordutegia: 09:00-14:00 eta 16:00-20:00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!