Argazki erakusketa eta ‘Emakumeak plazan’ dokumentala ikusgai, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 8a, 01:00

Beatriz Albarranen argazkiak dira. Argazki hauetan, emakumeak protagonista diren ipuin klasikoak bildu ditu, ikuspuntu berria emanez. Dokumentala 18:00etan izanen da. Guztia, Kontsejuan.

Martxoak 8, Emakumearen Eguna da gaur eta argazki erakusketa eta dokumentala antolatu ditu berdintasunaren aldeko taldeak. Argazki erakusketa, atzotik dago ikusgai Kontsejuan. Bihar izanen da azken eguna.
Erase una vez... que no era izena du erakusketak eta egilea, Beatriz Albarran bilbotarra da. Argazki horietan, emakumeak protagonista diren ipuin klasikoak bildu ditu Albarranek eta ikuspuntu berria eman die; interpretazio desberdina eman die ipuin horiei. Obra horietan ohikoak diren estereotipoekin hausten du eta protagonistak askatu egiten ditu. Lotuta dauden roletatik aska­tzen ditu.

Herri kiroletan aritzen diren emakumeak, plazara
Emakumeak plazan izeneko dokumentala ikusteko aukera izanen da 18:00etatik aurrera, Kontsejun. Dokumental honetan, herri kiroletan dabiltzan emakumeak dira protagonista. Dena dela, zerbait orokorragoaren aldarrikapena ere bada. Ema­kumeak eta kirola hizpide bihurtu nahi dituzte eta emakumeek beraien tokia dutela azpimarratu. Arantxa Gur­men­di da dokumentalaren zuzendaria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!