Antzerkia, hitzaldiak, zinea eta tailerrak, emakumeei begira

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 5a, 01:00

Emakumeen Hilabetea izango da martxoa, eta ekintza ugari antolatu dituzte. Larunbatean, ‘Konpota’ antzezlana.

Martxoak 8, larunbata, Emakumearen Eguna da eta ohi bezala, aldarrika­pe­nera­ko eguna izango da. Dena de­la, Astigarragan  ez dute egun batera bakarrik muga­tu nahi izan eta Ema­kumeen Hila­be­tea antolatu dute, Udaleko Kultura eta Berdin­ta­sun sailek, Harituzekin eta Gaz­telo­ka­larekin. Hori ho­rrela, hila­be­te osoan zehar ekin­tza ugari antolatu dituz­te, batez ere, emakumeei zu­zen­duak edo emakumeei begirakoak. An­tzerkia, hitzal­diak, zinea, taile­rrak... anto­la­tu dituzte. Larunbatean bertan, Konpo­ta antzezlana es­kainiko dute 20:00etan, Kultur Etxean. Asteartean, berriz, hitzaldia izan zen bularreko minbiziaren prebentzioaren inguruan.

EGITARAUA
Martxoak 8: ‘Konpota’ antzerkia, Eneritz Artetxerekin, 20:00etan, Kultur Etxean (sarrera: 6 euro)
Martxoak 11: Hitzaldia eta mahaingurua: ‘Munduko emakumeak zubiak eraikitzen’ 18:00etan, Kultur Etxean.
Martxoak 15: 12-18 urteko neskentzat autodefentsa tailerra, 17:00etan, Gaztelokalean.
Martxoak 18: Hitzaldi interaktiboa: ‘Emakumezkoen kurrikulum izkutuak’, 18:00etan, Kultur Etxean.
Martxoak 24: Jorge Carrerorekin literatura tailerra. Jeanette Wintersonen ‘¿Por qué ser feliz cuando puedes ser normal?’ liburuaren inguruan. 19:30etan, Kultur Etxean.
Martxoa 25: Zineforuma ‘Mis tardes con Margueritte’ 18:00etan, Kultur Etxean.
Martxoak 27: Nazioarteko Antzerkiaren Eguna: ‘La Viuda Astuta’, Carlo Goldoniren komedia. 19:00etan, Kultur Etxean.
Tailerrak    
Martxoak 12, 19 eta 26 (asteazkenak): Qi Gong tailerra(emakume guztiei zuzenduta), 09:30etan, Kultur Etxean. Jone Arrospide.
Martxoak 21 eta 28 (ostiralak): Bizitzaren Filosofiaren tailerra (herritar guztiei zuzenduta), 10:00etan, Kultur Etxean. Ostatxu de Andrés.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!