Karabelgo urbanizazio lan berriek aurrera jarraitzen dute. Hankarik gabeko zubi berria, uholdeak saihesteko lezoia, auzoa eta inguruko errepideak lotuko dituen errotonda, etxebizitza berriak ... aurreikusten ditu proiektuak. Gaur goizeko 08:00ak pasatsu zirela, zubi txikiaren aldamenean zegoen baserria bota dute eta goizean zehar etxeak sortutako hondakinak biltzeko lanetan aritu dira. Lan horiek iraun bitartean, 08:00ak eta 10:00ak bitartean, zubi txikia itxita egon da ibilgailuentzat.