Urtero bezala, Astigarragan ere, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko elkartuko dira gaur herritarrak eta egunaren inguruko irakurketa egin du Udalak.
Honakoa dio Kronikara bidalitako prentsa oharrak: «Urtero ospatzen den data baino, askoz gehiago da. Martxoak 8 biltzeko, hausnartzeko, aldarrikatzeko, salatzeko eta elkar ezagutzeko aukera da, urtez urte indarberritzen doana, gogoan izanda, gizon eta emakumeen arteko parekidatesunaren alde egindako ibilbidea».
Martxoan zehar, jarduerak
Martxoan zehar ekintza desberdinak antolatu dituzte, Emakumeen Hilabetea deituz, eta jarduera horien inguruan biltzea nahi dute.
«Kolektiboak eta bakoitzarenak diren errealitate, behar eta asmoen inguruan hausnartuko dugu; aukera, tratu eta eskubideen berdintasuna aldarrikatuko dugu kaleetan; emakumeak ikusezinak izatea, generoaren araberako soldatak, prekarietatea, bulnerabilitatea eta lan merkatuan sartzeko emakume askoren zailtasuna, kontziliaziorako trabak, gure eskubide sexualen eta erreproduktiboen ukazioa… guztiak salatuko ditugu; eta azkenik, egunez egun aurrera goazen bidean elkar ezagutuko dugu: Harituzen, lankidetzan, partehartzean, gazteen ekarpenetan, herritarren aniztasunean... Pausoz pauso jarraituko dugu, Astigarragan gero eta gertuago dugun benetako parekidetasuna lortu arte», azaldu dute.
Kultur etxean izango dira ekintza horiek eta herritar guztiei irekiak dira. Gaur, Konpota antzezlana izango da 20:00etan. Sarrera: 6 euro.
EGITARAUA
ANTZERKIAK
Gaur: ‘Konpota’, 20:00etan.
Martxoak 27: ‘La viuda astuta’, 19:00etan.
HITZALDIAK
Martxoak 18: hitzaldi interaktiboa, ‘Emakumezkoen kurrikulum izkutuak’, 18:00etan.
Martxoak 24: literatur tailerra, ‘¿Por qué ser feliz cuando se puede ser normal?’ liburuaren inguruan, 18:00etan.
ZINEFORUMA
Martxoak 25: ‘Mis tardes con Margueritte’ filmarekin, 18:00etan.
TAILERRAK
Martxoak 12, 19 eta 26
(asteazkenak): Qi Gong, 09:00etan.
Martxoak 21 eta 28 (ostiralak): Bizitzaren filosofia, 10:00etan.
AUTODEFENTSA TAILERRA
Martxoak 15: Neska gazteei
zuzenduta (12-18 urte), 17:00etan Gaztelokalean.
SENTSIBILIZAZIO JARDUERAK
Iaz bezala, Lehen Hezkuntzako 3. eta 5. mailako ikasleekin.