lizeaga auzoak bi aparkaleku berri izango ditu epe motzean. Bietan obrak hasiak dira: Paradorea zegoen horretan eta Arantzazu parkean.
Garai batean paradorea zegoen leku berean aspalditik aparkatzen dute Lizeagako bizilagunek. Udalak, lekua txukundu, asfaltatu eta kotxe-parkina egitea erabaki du. 40 plazako aparkalekua izango da, eta eguraldiak laguntzen badu, datorren asterako egongo da zabalik. Parkinak Pipiritako bidean du sarrera, norabide hori hartu eta berehala. Parkinetik ateratzeko berriz, orain arteko bidea jarraitu beharko da: Pipiritan behera, errepide nagusira atera arte.
Arantzazu Parkeko obrak ere hasi dira. Lehen ume parkea zegoen horretan egingo dituzte kotxeak aparkatzeko plaza berriak.