Txapelak ihes, Pagola eta Urruzolari

Kronika - Erredakzioa 2014ko martxoaren 10a

Gipuzkoako Trinkete Txapelketako finala jokatu zuten asteburuan Pagola eta Urruzola kadeteek. Urnietako Oiartzabal eta Odriozola izan zituzten aurkari, eta partidu ona jokatu bazuten ere, aurkariak nagusi izan ziren, 40-38. Hernaniko pelotariek denboraldi honetan jokatu duten 18garren finala izan da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!