Poteo, txaranga eta kontzertuez gain, eguraldia ere lagun izanen da gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 8a, 01:00

Gaur agurtuko dituzte Goizuetako Inauteriak, baina aurretik egun osoko festa antolatu dute. Eguerdian eta arratsaldean poteoan ibiliko dira txarangarekin, eta gauean, kontzertuak
antolatu dituzte Gaztetxean.

Ezin esan eguraldiak askorik lagundu duenik aurtengo Inauterietan, baina horrek ez du jai giroa petraldu Goizue­tan. Gaur, berriz, hori ere la­gun izanen dute, eguraldi ederra iragarri baitute asteburu osorako. Beraz, azken egunaz gogotik disfrutatzeko, aitzakia bat gehiago bada!
Azken egunerako, poteoa, txaranga eta kontzertuak an­to­latu dituzte. Mozorroek be­raien bazkaria ere eginen du­te. Po­teoa, Igandea txarangarekin izanen da, eguerdi partean eta arratsaldean. Kon­tzertuak, be­rriz, gauean, Gaz­tetxean. Iru­ña­ko Skabide­an taldeak joko du eta ondoren, DJ Josebita ariko da musika jartzen.

Kaldereroak, piratak, Mozorroak...
Kaldereroekin ekin zioten festari aurreko larunbatean eta asteartera bitarte giro ederra izan da.

INAUTERIAK  
GAUR

12:00 poteoa Igandea
txarangarekin.
14:00 Mozorroen bazkaria.
17:30ak aldera poteoa Igandea
txarangarekin Izkiña tabernatik hasita.
Gauean, kontzertuak Gaztetxean: Skabidean eta DJ Josebita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!