Urteko batzarra, eta ondoren, afaria

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 8a, 01:00

Lehenengo deialdia 19:30etan da eta bigarrena, 20:00etan. Afaria, nahi duten
sozioentzat
izanen da.

San Roke elkarteko sozioek urteko batzarra, ohiko bilera eginen dute gaur. Sozio guztiei luzatzen diete gonbitea. Lehenengo deialdia 19:30etan da eta bigarrena, 20:00etan.

Kuoten onarpena, prezioak eguneratzea...
Landuko dituzten gaiak ho­nakoak izanen dira: aurreko aktaren irakurketa eta onarpena; 2013ko balantzearen onarpena; 2014ko kuoten onar­pena; prezioen egunera­tzea; bazkide berrien proposamena; eskaerak eta galderak.

Sozio guztientzako afaria
Bilera bukatu ondoren, afaria eginen dute eta nahi duten sozio guztiek izanen dute afaltzeko aukera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!