Apezetxeak Jaka ordezkatuko du gaur, promozio txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 8a, 01:00

Jon Apezetxeak Binakako Pro­mozio Txapelketako partidua jokatuko du gaur, Jaka ordezkatuz. Rezusta izanen du bikote. Gorka eta Merinoren aurka neurtuko dira. Labriten (Iruñea) izanen da 17:15etatik aurrera. Asteartean ere, Jakaren ordez aritu zen goizuetarra Tolosan. 13-22 galdu zuten Mendizabal III-Tolo­saren aurka. Bihar, berriz, Logro­ñoko jaialdian jokatuko du (Ada­rraga pilotalekua). Ceciliorekin jokatuko du Aritz Lasa eta Larrina­garen aurka. Arratsaldeko 17:00etan izanen da eta ETB1en emanen dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!