«Ez dugu ulertzen Alkateak Indiara egindako bidaia»

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 13a, 01:00

Hernaniko PSE-EEk dio lekuz kanpo dagoela Alkateak Indiako Kerala estatura egindako bidaia, partehartze ereduak ezagutzera.

Luis Intxauspe Alkateak In­dia­ra egin duen bidaia dela eta, Hernaniko PSE-EE alderdiak bere ezin ulertua adierazi du prentsa ohar bidez. Alderdi sozialistak dio, erabat lekuz kanpo ikusten dutela Alkateak eta Gipuzkoako beste ordezkari politiko batzuk egin duten bidaia, «munduaren beste pun­­taraino joan dira, parte hartze prozesuak askoz gertuago ere badaudenean».

«Indiako gizarteak zer ikusirik ez du euskal gizartearekin»
PSE-EEk ez du beharrezkoa ikusten bidaia hori, besteak beste hango eta hemengo gi­zarteek ez omen dutelako zer ikusirik, «hemen atera ezin du­ten ze ondorio aterako ote dituzte ba, haraino joanda? In­diako gizarteak ez du zer iku­sirik euskal gizartearekin. Keralan gauza haundiak lortu dituzte, hori egia da: Indiako beste lurraldeetan ez bezala, Ke­ralan jende pila bat alfa­be­tizatu dute; genero berdintasuna ere Indiako beste lekue­tan baino askoz hobeto dago; bizi itxaropen haundia, mediku zentru asko... Baina kontu horiek guztiak hemen aspaldi lortu genituen. Gainera, han­go gizartean zatiketa izugarria dago klase edo kastatan, eta horren arabera bakoitzari status bat ematen zaio jaiotzetik heriotzeraino».  

«Ez genekien ezer bidaia honi buruz»
PSE-EEk adierazi du, gain gainetik jarraituko diola gaiari, ikusteko, ea zer aportatzen dien Indian ikasitakoek he­men­go parte hartze prozesuei. «Orain arte garbi geratu da Bil­duk lidertza falta duela. Bildu­ren ereduetan daude Maduro­ren Venezuela edo Indiako par­te hartze eredua, baina gero ez dira gai hemengo he­rrietan parte hartze prozesu be­netakoak jartzeko». Horrez gain, informazio falta salatu dute: «Ez genekien ezer bidaiari buruz, eta Diputazioaren bidez enteratu gara».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!