Napar jokuetako finala jokatuko du gaur Iker Salaberria kadeteak. Mariezkurrena Iruñeako pilotaria izanen du bikote. Aurkari berriz, San Martin eta Etxegia (Huarte-Iruña). Labriten jokatuko dute 12:00etan. Bihar, berriz, Herreran neurtuko dira Kanabal eta Maritorenaren aurka (Bortziriak). 10:00etan izanen da. Bestalde, beste bi partidu ere jokatuko dituzte gaur pilotari goizuetarrek. Infantiletan, Umore Onak Buruzgain D taldearen aurka jokatuko du Ultzaman, 09:30etan. Eta benjaminetan, Umore Onak Berriozar D izango du aurrez aurre, Berriozarren 10:00etan.