Emaitza onak, denboraldia hasteko

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 8a, 01:00

Aurreko asteburuan hasi zen karreterako denboraldia eta Astigarragako txirrindulariek emaitza ederrak lortu zituzten. Gorka Urkiola eta Urko Senperena kadeteek (Donosti Berri-Grosgreen) Ibaetan ekin zioten denboraldiari. Urkiola bosgarren geratu zen eta Senperenak ezin izan zuen klasifikazioko proba bukatu, erori egin zelako. Alebin eta infantilek (Donosti Berri-Fullgas) Hondarribian izan zuten lasterketa. Infantiletan, Telmo Senperenak 9garren bukatu zuen eta Tomas Oterminek 26garren (erori arren, bukatu egin zuen). Jaime Romero alebinak, berriz, seigarren postua lortu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!