Azken hiru partiduak jarraian irabazita, indartsu dago Mundarro La Salle. Eta konfiantza hori ondo etorriko zaio gaur, bigarren sailkatuaren aurka jokatuko baitu. Hain zuzen, Urdaneta talde bizkaitarra izango dute aurkari, etxetik kanpo. Loiun izango da 18:00etan.