Umore Onak hiru garaipen lortu ditu jarraian eta bolada on horri eusteko asmoz joanen dira bihar Errenteriara. Gamon taldea izanen dute aurkari. 10:15etatik aurrera izanen da, Beraungo frontoian. Goizuetarrak 10garren postuan dira, 9garrenarekin puntutan berdinduta. 8garrena ere, puntu batera dute. Beraz, gaur irabazita, sailkapenean gora egiteko aukera izanen lukete.