Farola gehigarriak, Donostia ibilbidean

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 15a, 01:00

Zebrabideetan, oinezkoen segurtasuna haunditzeko, farola gehigarriak jarri ditu Udalak Donostia ibilbidean. Zebrabideen gainean jarri dituzte, txuriak eta intentsitate gehiagokoak; urrutitik ikusi daitezke orain zebrabideak non dauden. Izan ere, kale honetan oinezkoen segurtasuna ez zen erabatekoa, bertako argiteria hori/laranjak asko mugatzen zuelako gidarien ikusmena. Donostia ibilbidean, ibilgailuen abiadura moteltzeko eta oinezkoen segurtasunerako, hainbat neurri hartu ditu Udalak azken aldian: badenak jartzea, herriguneko abiadura 30 km/h mugatzea... eta orain, farola gehigarriak jartzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!