Emakumeen Hilabetearen barruan, hitzaldi interaktiboa antolatu dute asteartean. Emakumeen curriculum izkutuez ariko dira. Dandai emakueen elkarteko kideek zuzenduko dute hitzaldia. Arratsaldeko 18:00etan izango da kultur etxean. Pasa den asteartean, berriz, hitzaldia eta mahai ingurua izan ziren, Munduko emakumeak zubiak eraikitzen izenburupean. Haurralde fundazioko kide batek gidatu zuen saioa. Bertan elkartu ziren, gaur egun Astigarragan bizi diren, baina jatorriz beste herrialde batekoak diren emakumeak (Argentina, Peru, Errumania...) eta baita jatorriz bertakoak direnak ere. Beraien kulturetako bizipenak konpartitzeko aukera izan zuten, oso modu berezian. Ekintza hauek Udaleko Kultura eta Berdintasun Sailek antolatu dituzte, Harituz elkartearen kolaborazioarekin.