Aurreko astean ez zuen partidurik izan Mundarrok eta gaur ekingo dio berriz ligari. Etxean jokatuko dute eta Santo Tomas taldea izango dute aurkari. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera neurtuko dira Zarkumendegi zelaian. Astigartarrak 8garren postuan daude 31 punturekin; donostiarrak 14garren, 20 punturekin.