Bazkarirako txartelak, salgai

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 8a, 01:00

Astigarragako Gazte Asanbladak Gazte Eguna antolatu du martxoaren 22an. Egun osoko festa izango da, Betiko haizeak kantu berria dakar lelopean: herrien arteko olinpiadak, bazkaria, Pelox bakarlaria, 3indarrok elektrotxaranga eta hiru kontzertu (Trikoma Band, Okensay eta Ingo al deu). Bazkariko txartelak salgai daude dagoeneko Zipotza, Ekaitz eta Garinen (Hernani). Erosteko azken eguna, hilak 15.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!