Mungiako emakumearen hilketa salatu zuten atzo hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 20a, 01:00

Hainbat hernaniar bildu ziren atzo Plaza Berrin, astelehenean Mungian hildako emakumearen heriotza salatzeko. Aurten Euskal Herrian indarkeria matxistaren ondorioz hil den lehenengo emakumea izan da. Ertzaintzak emakumearen bikotekide ohia atxilotu zuen eta Basauriko kartzelan dago espetxeratua. Gizonezko hau lau aldiz inputatuta dago genero indarkeria dela-eta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!