Mendiriz Mendik irteera antolatu du igande honetarako, Oiartzundik Hernanira doan Comete Sarearen ibilbidean barrena. Autobusa 08:00etan abiatuko da Atsegindegitik eta Larre Gain sagardotegian bukatuko da. Nahi duenak bertan bazkaltzeko aukera izango du, baina aldez aurretik abixatuta. Gaur eta bihar dago izena emateko azken aukera, 20:00etatik 21:00etara elkarteko bulegoan.