Juaritsti eta Agirrezabala, Sagardoaren Txapelketako lehenengo sailkatuak

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 18a, 01:00

Larunbatean Sagardoaren Txapelketako bi partidu jokatu ziren Galarretan, A taldekoa bat, eta B taldekoa bestea. B taldean Juaristi eta Agirrezabalak (Petritegi) irabazi zien lehengo urteko irabazleei, Matxin III eta Etxeberria IIIri (Gurutzeta), 40-35. Horrela, Juaristi eta Agirrezabala dira finalerdiak jokatzeko lehenengo sailkatuak, 8 punturekin. A taldeko partiduan, Ezkurra eta Endikak (Larre Gain) irabazi zuten, 40-25 Urriza-Zubiriren (Altzueta) aurka. Ostegun honetan jokatuko da hurrengo partidua: Juanenea-San Miguel (Gaztañaga), Urtasun-Barrenetxea IVren kontra (Oialume Zar).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!