Hamabi abestiren doinuak, martxoko kontzertuan

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 15a, 01:00

Udaleko arkupetan izango da kontzertua, eguerdiko 12:45etan hasita.

martxoko kontzertua eskainiko dute bihar Hernaniko Mu­­si­ka Eskolako txistulariek, ar­­kupetan. Hamabi abestiko erre­­pertorioa eskainiko dute baz­kalaurretik, 12:45etatik au­rrera.
Goazen, goazen abesti herrikoiarekin hasiko dute emanaldia, eta izaera berdina duten Inauterietako zortzikoa, Arantzazuko dantza luzea eta Hiru bueltakoa ere, joko dituzte. Gainontzeko abestiak: Inau­­teri soinua, Kontrapasa, Mi­­nuetoa, Ansola anaiak, An­txiñeko abestiyak, Fandagoa eta arin-arina eta Gipuzkoako oihartzunak.

Hamabost txistulari
Musika eskolako hamabost txis­tulari elkartuko dira, bi­harko emanaldian: Eli An­sorena, Idoia Ansorena, Jon An­sorena, Iker Apaolaza, An­der Arandia, Patri Arozena, Jo­su Boneta, Nahia Etxeberria, Olatz Gonzalez, Leire Goñi, Eider Oruezabala, Ane Sanz eta Haritz Ezeiza.  Atabalarekin Jon Patxe ariko da, eta zuzendari lanetan Iñaki Eguren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!