Aldi Baterako Egonaldietan izena emateko epea gaur bukatzen da. Hernaniko Ongintza Patronatuan eman behar da izena, eta 15 egun edo hilabeteko eskaera egin liteke. Aste Santu inguruan egingo dira egonaldi horiek, eta adinekoentzat dira, zaintzaileak dituzten adinekoentzat.
Hain zuzen ere, adineko horien zaintzaileek atsedena izan dezaten, adineko horiek
15-30 eguneko egonaldiak egiten dituzte hartarako jarritako hainbat egoitzetan.
Ongintza Patronatuan
Apuntatzeko azken eguna gaur da, eta Hernaniko Ongintza Patronatuan egin behar da. Bestela, deitu telefono honetara: 943 55 78 54. Garaian apuntatzen direnek preferentzia izango dute.