«Euskadi ordezkatuta dagoen lekuetan egoteak garrantzia haundia du»

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 8a, 01:00

Jokin Bildarratzek hitzaldia eman zuen, Batzokian.

Hitzaldi zikloa antolatzeko as­moa du EAJ alderdiak Her­nanin, eta estreinekoa Jokin Bil­darratzek eman zuen oste­gu­nean, Batzokian. Andoni Amonarraizek, Hernaniko EAJ­ko udal taldeko presi­den­teak, prentsa oharra bidali du Kronikara, eta bertan dio, Bildarratzen hitzaldiak balio izan duela jakiteko zenbateko garrantzia duen Euskadi or­dez­katua dagoen lekuetan ego­teak. Bestalde dio, hit­zal­diari esker ulertu dutela Se­na­tua ezinbestekoa dela, bai­­­na Estatuko alderdi haun­­­­diei ez zaiela komeni egin beharreko aldaketak egi­­tea. Eta azkenik azaldu du, Bildarratzek interes haun­­­­dia azaldu duela Her­naniren inguruan: «Harro­bia Atez Atekoaren za­bor­te­gi bihu­rtuko ote duen Bil­duk, uhol­deak, norabide al­da­ke­tak... In­teresgarria eta abe­ras­ga­rria izan da, eta Uda­lean egiten ari garen lana hobe­tze­ko balioko digu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!