Alebin eta infantil mailako txirrindulariak ibiliko dira gaur Hernaniko kaleetan barrena, Hernani Saria, txirrindulari gaztetxoen lasterketan. Urteroko zita izaten dute, eta Hernaniko Jocc Taldeak antolatzen du. Gaur arratsaldeko 16:00etan abiatuko dira txirrindulariak Urbietatik, eta herrian barrena bueltaka ariko dira, berriz Urbietan bukatzeko.
Hernaniko txirrindulariak bertan izango dira, eta baita Donostialdeko beste hainbat taldetakoak ere: Irun, Hernani, Donostia, Lasarte, Usurbil, Zarautz, Zumaia eta Aizarnazabal. Donostialdeko Txapelketa jokatzen ari dira, eta asteburu honetan Hernanin dute zita, eta datozenetan, beste herritan egingo dituzte.
Gaur izango da aukera Hernaniko txirrindulari harrobia indarrean dagoen ikusteko
Hernaniko 26 txirrindulari
Txirrindulari koadrila polita dago Hernanin. Jocc Taldeak urteak daramazki Hernaniko gaztetxoekin lanean, eta 26 txirrindulari dabiltza taldean. Gaur izango da aukera Hernaniko eta inguruetako txirrindulari harrobia indarrean dagoen ikusteko.