‘Munich 1962: Isildu egia’ dokumentala, solasaldia eta afaria, astelehenean

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 8a, 01:00

Udaberrian hitzaldi zikloa antolatu du Hernani Errotzen taldeak, eta aurreneko hitzordua etzi jarri dute. Munich 1962: Isildu egia dokumetala jarriko dute Biterin kultur etxean, iluntzeko 19:30etan. Ondoren, Mikel Erauskin eta Kepa Anabitarterekin solasaldia antolatu dute. Eta eguna borobiltzeko, nahi dutenek elkarrekin sagardotegi batean afaltzeko aukera izango dute. Afaltzera joan nahi dutenek aldez aurretik eman behar dute izena Hernani Errotzen taldearen bulegoan edo ondorengo bi telefonoetako batean: 943 55 60 11 edo 626 67 18 17.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!