Hernaniko adin ezberdinetako emakumeen artean prestatutako ikuskizuna eskainiko da gaur Biterin: Begiratu eta ikusi ez. Emakumeek idatzitako edo hauen inguruko hainbat testu irakurriko dira; irakurketa dramatizatua izango da. Miren Gaztañagaren Stero performancea ere izango da emanaldiaren barruan. Biterin, 19:00etan.