Hernaniko STOP Kaleratzeak taldetik jakinarazi dute, martxoaren 22an Madrilen egingo den dignitatearen aldeko martxan parte hartuko dutela. Hernaniko 12 kide joango dira Madrilera, protesta haren oinarriekin bat egiten dutelako: «Zorra ordaintzeari ez, lana, etxebizitza eta zerbitzu publikoak denontzat». Troikak markatu dituen politiken erabat kontra daudela jakinarazi dute, eta jendeari gonbitea egin, animatu daitezela martxara.