Emakumeek presentzia berezia izango dute martxoko kultur ekintzetan

Kronika - Erredakzioa 2014ko martxoaren 1a

Martxoa kultur ekintzaz betea dator. Inauteriekin ekingo diogu gaur hilabeteari, eta datorren astetik aurrera, emakumeen inguruko eta emakumeei zuzendutako ekintzek tarte berezia izango dute. Martxoak 8a Emakumeen Eguna da eta Udaleko Berdintasun Sailak eta Harituz elkarteak ekintza ugari antolatu dituzte horren harira. Asteartean, adibidez, hitzaldi bat antolatu dute, bularreko minbiziaren prebentzioaren inguruan. Horrez gain izango dira: Mahai inguru bat, Qi Gong tailer irekia, beste hitzaldi bat, bizitza filosofia tailer irekia... Gazte Loka­lean ere, emakumeentzako autodefentsa tailerra egingo dute martxoaren 15ean.
Bestalde, hilabete honetan azpimarratzeko ekintza izango da, Gazte Eguna. Astiga­rragako Gazte Asanbladak antolatu du martxoaren 22an.
Horrez gain, beste hainbat kultur ekintza izango dira: ikuskizunak, haur jolasak, sagardo dastaketa gidatuak, Musiak Eskolako ikasleen emanaldiak...

EGITARAUA

Gaur
12:00 Gauerdi txaranga
18:00 Nemus diskoteka ibiltaria.
21:00 Gazte Asanbladak antolatuta, mozorro-afaria Zipotzan.  
Bihar
11:30 Euskal Inauterien Konpartsa Astigar dantza-taldearen eskutik. Ergobitik abiatuko dira.
12:30 Plaza Dantzak, Joseba Barandiaran plazan.
Martxoak 4, asteartea
18:00etan, kultur etxean, hitzaldia: Bularreko minbiziaren prebentzioa.
Martxoak 6, osteguna
Ipuin Ordua: Zorriak!
Liburutegian, 17:45 (3 -5 urte)
eta 18:15,  (6-9 urte).
Martxoak 8, larunbata
20:00 Konpota Antzerkia. Sarrera: 6 euro.
Martxoak 11, asteartea
18:00, kultur etxean, Mahai ingurua: Munduko emakumeak zubi lana
egiten. Hizkuntza: gaztelania.
Martxoak 12, 19 eta 26
09:30-11:30, kultur etxean, emakumeentzako Qi Gong tailer irekia.
Martxoak 15, larunbata
17:00-20:00, Gaztelekuan, emakumeentzako autodefentsa tailerra.
12 eta 18 urte bitarteko gaztei zuzendua. Euskaraz eta doan.
19:15, kultur etxean, argazki proiekzioa: Rajhastan (India): 13 lagunen begirada. Sarrera: doan.
Martxoak 16, igandea
17:30, Kiburu ikuskizuna.
Prezioa: 2,5 euro.
Martxoak 18, asteartea
18:00, kultur etxean, hitzaldia: Emakumeen ezkutuko Curriculum Vitaea. Hizkuntza: gaztelania.  
Martxoak 19 eta 26
17:00, Ikastolako atarian, haurren­tzako jolasak. Parketarrak: Zabu Zibu eta Txirrintxon. Irekia eta doakoa.
Martxoak 21 eta 28
10:00, kultur etxean, Bizitza filosofia tailer irekia. Hizkuntza: gaztelania.
Martxoak 22, larunbata
Gazte Eguna, J. Barandiaran plazan (euria eginez gero pilotalekuan)
11:30 Gazte Olinpiadak.
14:30 Bazkaria. Txartelak  Zipotzan, Ekaitzen edo Hernaniko Garinen salgai martxoaren  15 arte.
Bazkalostean, Pelox bakarlaria.
17:30 3indarrok elektro txarangaren kalejira.  
22:30 Trikoma Band, Okensay eta Ingo al deu taldeen kontzertua.
Martxoak 24, astelehena
19:30 Liburutegian, Literatur Solasaldia: ¿Por qué ser feliz cuando puedes ser normal? liburua.
Martxoak 25, asteartea
18:00, kultur etxean, Zine foruma: Mis tardes con Margueritte.
Martxoak 27, osteguna
19:00, kultur etxean, komedia:
La viuda astuta.
Martxoak 29, larunbata
17:00 Kultur etxean, haurrentzako zinea: Bram Barrabas.
Sarrera: 2 euro.
Martxoak 30, igandea
12:30, kalejira Foru plazatik abiatuta, Musika Eskolako AHIT haize-instrumentuen taldea.  
Oharrak:
- KZ GUNEA: dinamizatzailea astelehen honetan egongo da 09:00etatik 13:00etara. Hilabete osoan, ohiko zerbitzua ere izango da.
- LUDOTEKA IREKIA martxoaren 8an kultur etxean, 16:00etatik 18:00etara.  
- SAGARDO DASTATZE GIDATUAK. Martxoaren 8an Gurutzeta sagardotegian eta 22an Zapiain Sagardotegian, 11:00etan eta gaztelaniaz.  Izen-emateak Sagardoaren Lurraldean: 943 550 575,  info@sagardoarenlurraldea.com.
- MENDI IRTEERA Adarra mendira Harituz elkarteak antolatua martxoaren 16an, J. Barandiaran plazatik 08:30etan abiatuta.
- MUSIKA ESKOLAKO IKASLEEN EMANALDIA martxoaren 28an, 19:00etan musika eskolan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!