Kata gidatua larunbatean, Gurutzetan

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 5a, 01:00

Aurreko urteetan bezala, Sagardoaren Lurraldeak kata gidatuak antolatu ditu herriko sagardotegietan. Larunbatean, Gurutzeta sagardotegian izango da, 11:00etan. Martxoaren 22an eta apirilaren 5ean, berriz, Zapiainen. Probaketak upeltegiko arduradunak gidatuko ditu eta pintxo batzuk jateko aukera ere izango da. Iraupena: ordu 1 eta 30 min. Prezioa: 10 euro, pertsonako. Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!