Udalak 3 panel jarri ditu, informazioa zabaltzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 1a, 01:00

Udalak 3 ‘totem’ edo panel informatibo jarri ditu, herritarrentzat garrantzitsuak izan daitezkeen ohar eta iragarkiak argitaratzeko. Herriko taldeek informazioa zabaltzeko aukera izango dute bertan. Joseba Barandiaran plazan, Umakon eta Urumea Berriko plazan daude. A4 tamainako orriak baino haundiagoak ezingo dira jarri eta deialdia pasa eta gero, oharra erretiratu beharko da. Ohar partikularrik ezingo da jarri. 5 pestaña dituzte totem hauek: 2 eskeletarako, 2 Udal informaziorako eta 1 herriko taldeentzako.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!