Autonomikoan, Mundarro La Sallek 55-54 irabazi zion Oreka IT taldeari larunbatean. Oso lehia parekatua izan zen, azken segunduan erabaki zena. Azken honekin, astigartarrek hirugarren garaipena lortu dute jarraian. Zazpigarren postuan daude, laugarrenetik puntu batera. Gipuzkoako 1go mailako taldeak, berriz, galdu egin zuen Hernaniren aurkako derbia. 59-70 galdu zuten etxekoek.