Urumea goialdeko herriekin eta horietan sortzen diren gaiekin lotutako iritzia Kronikan argitaratzea nahi baduzu, bidali zure gutuna kronika@kronika.net helbidera. Gehienez ere, 1.800 karaktere izan behar ditu, eta izen-abizenekin sinatuta bidali behar da. Nortasun Agiriaren zenbakia eta kontakturako telefono bat ere bidali behar dira. Bestalde, ez dio inportik zein hizkuntzatan idazten den. Kronikak herritarren iritzi guztiak hartu nahi ditu kontuan, eta, beraz, euskera ez den beste hizkuntza batean bidalitako gutunak ere argitaratuko ditu, baina euskeratuta. Hala ere, ez da gutunaren amaieran adieraziko, orain arte egin den bezala. Baina Kronikak aurrez argitu nahi du gutunak euskera ez den beste hizkuntza batean bidaltzen duenak bere gain hartuko duela ardura, euskerara itzultzean gutuna ulertzeko moduan aldaketarik izan bada.