Gaztetxoek Indamendira igotzeko aukera dute, igandean

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 5a, 01:00

Zarautz eta Aia artean dagoen Indamendi (460m) gailur txikira igo­tzeko aukera jarri du Mendiriz Mendik martxoan, gaztetxoei begira. Azaldu dutenez, animatzen direnek kostalde aldera dauden bista ederrez gozatzeko aukera iango dute, eguraldiak laguntzen badu behintzat. Pagoeta eta Erlo aldera dauden bistak ere, primeran ikusten dira tontor txiki honetatik. Atsegindegitik goizeko 09:00etan abiatuko dira, eta joan nahi dutenek, aldez aurretik eman behar dute izena, elkarteko bulegoan, ostegunean edo ostiralean; ordutegia: 20:00etatik 21:00etara. Prezioa 2 eurokoa da gaztetxoentzat eta 6 eurokoa helduentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!