`Comete Sarearen´ bidea egiteko irteera antolatu dute, helduentzat

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 5a, 01:00

Mendiriz Mendik martxorako proposatu duen irteera etxetik gertu egiteko aukera dute herritarrek. Oiartzundik Hernanira, Comete Sarearen bidea egiteko aukera jarri dute. Martxoaren 23an izango da, Atsegindegitik 08:00etan abiatuta. Ibilbidea Larre Gain Sagardotegitik pasatzen da, eta nahi dutenek bertan bazkaltzeko aukera izango dute; beti ere, aurrez abisatuta. Bazkalostean autobusean edo oinez bueltatzeko aukera izango da.
Irteeran parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman behar dute izena, Iturregi plazako bulegoan, ostegun, ostiral edo astelehenetan, 20:00etatik 21:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!