Udaberriko hitzaldi zikloen barruan, hitzordua jarri du datorren astelehenean Hernani Errotzen taldeak. Munich 1962: Isildu egia dokumentala jarriko dute, 19:30etan, Biteri kultur etxean. Ondoren, Mikel Erauskin eta Kepa Anabitarterekin solasaldia egiteko aukera izango da. Eta eguna borobiltzeko afaria antolatu dute sagardotegi batean. Afaltzera joan nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena Hernani Errotzen taldearen bulegoan edo ondorengo bi telefonoetako batean: 943 55 60 11 edo 626 67 18 17.