Oinarrizko mekanika ikastaroa, emakumeentzat

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 7a, 01:00

kotxeko gurpila aldatu, argi bat pizten denean zer esan nahi duen jakin, olioa aldatu, kotxeko paper bakoitzak zer esan nahi duen eta zertarako balio duen jakin... Kotxearen egueneroko erabileran sortzen diren zalantza eta arazoak argitzeko ikastaroa antolatu du Her­naniko Udalak.  Ema­kumeei zuzendutako ikastaroa da, eta mekanikarekin lotutako oinarrizko kontzeptuak ikasi eta praktikatzeko aukera izango da bertan.

Kotxearen egunerako erabileran sortzen diren zalantza eta arazoak argitu eta konpontzeko balioko du ikastaroak; oinarrizko mekanika erakutsiko da.

3 asteko ikastaroa, egunean 4 ordu
Anderrek emango du ikastaroa, Transpacar zentroan, eta bakoitzaren beharretara egokitzeko, hiru fetxa jarri dituzte: apirilaren 1etik maia­tzaren 7ra, maiatzaren 12tik 30era, eta ekainaren 2tik 20ra. Hiru asteko ikastaroa da, eta  bost egunekoa; 4 or­du­ko saioak izango dira eta  goiz eta arra­tsaldez egiteko aukera ere, izango da.
Ikastaroan matrikulatzeko epea martxoaren 17tik 27ra izango da zabalik, Transpacar zentroan (Latsunbe, 44) edo 943 55 18 08 telefonoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!