Zein lotura dute Marik eta sorginek gaur egungo emakumeekin?

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 5a, 01:00

Hitzaldia emango
du Ereñotzun gaur
Mª Carmen Baste­rretxeak; 19:00etan,
kultur etxean.

martxoaren 8ko Ema­kumeen Egunarekin bat eginda, hitzaldia antolatu dute gaur Ereñotzun: Mari, sorginak eta euskal emakumea. Mª Carmen Basterre­txea Antropologia, Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktoreak emango du, 19:00etan, Kultur etxean.
Garai bateko euskal kultura eredu matrialkalean zegoen oinarrituta, eta Bas­terretxearen esanetan, filosofia honen ardatza ziren Mariren figura eta sorginak. Zein dira Marik eta sor­ginek gaur egungo emakumeekin duten lotura? Bas­terretxearen esanetan «kultura eredu honek baditu berezko balio batzuk, galdu antzera daudenak eta gaur egungo gizarteko erronkei aurre egiten lagunduko luketenak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!