Bikain hasi du urtea Etxeberria IVak. Urrestillako aurrelariak asko hobetu du jokoa eta emaitza oso onak lortzen ari da urtea hasi zenetik. Otsaileko rankinean pelotari onena izan da, San Miguelen aurretik, 36,2 punturekin. B taldean erremontista onena Aizpuru IIIa izan da, 38,4 punturekin; otsaileko ia partidu guztiak irabazi ditu.