`Gazta zati bat´ dokumentala ikusi eta Jon Maia zuzendariarekin komentatzeko aukera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 5a, 01:00

Euskal Herriaren erabakitze eskubidearen alde, 123 kilo­met­roko Giza Katea egin­ nahi da ekainaren 8an, Du­ran­go eta Iruñea lotzeko. Her­naniarrek kilometro bat osatzeko erronka dute au­rrean; Nafarroako Etxarren he­rrian egongo da herna­nia­rren puntua eta gu­txienez 600 herritar bildu behar dira. Erronka hori girotu nahian, hainbat ekitaldi ari dira antolatzen herrian; datozen biak, gaur eta bihar.

Pelikula eta zuzendariaren azalpenak, gaur
Gazta Zati Bat dokumentala proiektatuko dute gaur Bi­terin, 19:00etan. Erabakitze eskubideari buruz, etorki­zunera begira jartzen saia­tzen da dokumentala. Proiek­zioa ikusi ostean, Jon Maia zuzendariarekin ko­men­ta­tze­ko aukera izango da. 

Hitzaldia bihar, Karabelen
Gure Esku Dago dinamika azaltzeko hitzaldia antolatu dute bihar Karabelen. El­kar­tean izango da, 18:30etan.

Txartelak, ekitaldietan
Ekainaren 8ra begira, txar­telak lortzeko bide ezber­di­nak jarriko dituzte, tartean, an­tolatzen ari diren ekitaldi hauek. Gaur eta bihar salgai egongo dira, 5 euroan. Txarte­larekin batera aterkia eta zapia banatuko dira. 16 urtez az­pikoek ez dute txartel beharrik izango.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!