Zahagi Dantza eta karrozen desfilea, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 4a, 09:30

Goizean goizetik ibiliko dira Mozorroak kaleak girotzen. 17:00etan Zahagi Dantza izanen da eta 20:00etan, karrozen desfilea, besteak beste.

Inauteriak aurrera doaz Goizuetan eta gaur, Mozorroek jarriko dute giroa. Zahagi Dantza eta karrozen desfilea eginen dituzte, besteak beste.

Atzo, umeak eta gurasoak izan ziren protagonista. Urtero bezala, Guraso Elkarteak antolatu zuen atzoko eguna eta pirataz jantzita atera ziren kalera. Desfilea, bazkaria, jokoak, futbol txapelketa... egin zituzten,

EGITARAUA
Gaur
09:00 Mozorroen gosaria.
10:00 Mozorroak herriko kaleetan zehar.
14:00 Mozorroen bazkaria.
17:00 Zahagi dantza,
Izkiña tabernatik hasita.
19:00 Erromeria, GUGAZ taldea.
20:00 karrozen desfilea
22:00 Mozorroen afaria.
23:30 Erromeria GUGAZ
talderarekin plazan.


Martxoak 8, larunbata
12:00 poteoa Igandea
txarangarekin.
14:00 Mozorroen bazkaria
17:30ak aldera poteoa Igandea txarangarekin Izkiña tabernatik hasita.
Gauean, kontzertua Gaztetxean: Skabidean eta DJ Josebita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!